Politika -
HAUTESKUNDEEN ONDOREN
Iturgaizek PPko Askatasun Publikoetako Idazkaritzan egingo du lan, Genovako egoitzan
Europako Parlamenturako azken hauteskundeetan ez zuen eserlekurik lortu, eta atzo iragarri zuen hemendik aurrera Alderdi Popularraren egoitza nagusian egingo duela lan.
EITB MEDIA
Carlos Iturgaiz Euskadiko Partidu Popularraren presidente ohiak Madrilen egingo du lan aurrerantzean, popularren Genovako egoitzan.
Europako Parlamenturako azken hauteskundeetan ez zuen eserlekurik lortu, eta atzo iragarri zuen hemendik aurrera PPren egoitza nagusian egingo duela lan.
Madrilen, Esteban Gonzalez Pons PPko idazkariordearen menpe dagoen Askatasun Publikoetako Idazkaritzan arituko da Carlos Iturgaiz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea