Politika -

Eusko Jaurlaritza berria

PSE-EEk galdeketa abiatu du koalizio akordioa berresteko eta EAJren Aberri Batzarrak astelehenean onartuko du

Ezustekorik ezean, asteartean EAJk eta PSE-EEk asteartean sinatuko dute koalizio akordioa Eusko Legebiltzarrean.

Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko. Artxiboko argazkia: EFE
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza osatzeko aurreakordio programatikoa lortu ondotik, orain bi alderdiek barne prozedurak abiatu dituzte adostutakoa berresteko.

PSE-EEren kasuan oinarriek argi berdea eman beharko diote aurreakordioari, eta horretarako galdeketa abiatu dute. Larunbateko 14:00ak arte telematikoki bozkatu ahalko da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan. Emaitzak astelehenean bertan ezagutuko dira.

Bestalde, EAJren Aberri Batzarrak ezohiko bilera egingo du datorren astelehenean (hilak 17) 19:00etatik aurrera, Sabin Etxean, Euzkadi Buru Batzarrak proposatuko dion koalizio ituna onartu ala ez erabakitzeko.

Ezustekorik ezean, asteartean sinatuko dute akordioa bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Alderdi politikoak Euskal sozialistak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa