Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Yolanda Diazek Sumarren zuzendaritza utziko du Europako hauteskundeetako emaitza kaskerrengatik

Europako Hauteskundeetan soilik % 4,7ko babesa jaso ostean hartu du erabakia alderdiaren koordinatzaile nagusiak. Dena dela, Espainiako Gobernuan jarraituko du, eta talde parlamentarioko presidente karguari ere eutsiko dio.

Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz: ''Herritarrek hitz egin dute eta onartu egiten dut''

0:42

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Sumarren koordinatzaile nagusiak iragarri du alderdiaren zuzendaritza utziko duela Europako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrengatik, % 4,7ko babesa soilik jaso baitzuen, bosgarren geratuz, Orain Errepublikak koalizioaren atzetik.

Dena dela, Diazek esan du Espainiako Gobernuan jarraituko duela, Lan ministro gisa, eta talde parlamentarioko presidente karguari ere eutsiko diola.

Sumarren talde koordinatzaileak aste bat edo bi barru egingo du koordinatzaile nagusi berria aukeratzeko bilera. 

Taldea osatzen duten 80 kideek gehiengo sinplez hautatuko dute buruzagi berria.

Sumarrek atzokoan jasotako kolpeak krisi handia piztu mugimenduaren barruan, formalki osatu zela lau hilabete ere ez direnean igaro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak emaitzak online Europako hauteskundeak Espainia gaur Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua