Politika -
Europako Hauteskundeak
PSE-EEk uste du EAEn lortutako emaitzek "goranzko joera" islatzen dutela
Alderdiaren zuzendaritza 16:30ean elkartuko da emaitzen irakurketa eta balorazio ofiziala egiteko, atzoko bozketan EH Bilduren atzetik bigarren geratu ostean.
AGENtziak | EITB MEDiA
Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkariak esan du igandeko Europako hauteskundeetan EAEn lortutako emaitzek agerian uzten dutela "goranzko joeran" daudela.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta zuzendaritzak 16:30etan irakurketa eta balorazio ofiziala egin aurretik, ordezkari sozialistak atzoko bozketaren emaitzak aztertu ditu, EAEn botoen % 25,92 eskuratuta gutxigatik EH Bilduren (% 26,4) atzetik geratu ostean.
Ricoren ustez, emaitzek euskal sozialisten "goranzko joera" islatzen dute, eta azpimarratu du EH Bilduk "oso alde txikiarekin" irabazi duela.