Politika -

Europako hauteskundeak

49.832 pertsonak eskatu dute posta bidez bozkatzea EAEn

Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00k arte luzatu du botoa emateko epea.

Gizon bat posta bidezko botoa ematen Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat posta bidezko botoa ematen Correosen bulego batean
Gizon bat posta bidezko botoa ematen Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autononomia Erkidegoan (EAE) 49.832 boto emailek eskatu dute posta bidez bozkatzea ekainaren 9an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Correosek gaur jakinarazitako behin-behineko datuen arabera. 

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, 28.918 eskaera izan dira Bizkaian, 14.131 Gipuzkoan eta 6.783 Araban.

Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00arte luzatu du botoa emateko epea, hasiera batean atzo amaitzen baitzen.

Espainiako Estatuan guztira 632.115 eskari egin dira Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko. 2014ko Europako hauteskundeekin alderatuta, eskaera kopuruak % 105,6 egin du gora; izan ere, 307.509 pertsonak eman zuten botoa posta bidez. 2019an Europako hauteskundeekin batera, udal hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak ere egin zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Europako hauteskundeak egutegia Europako hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak gaur Europako Parlamentua