Politika -

Epaiketa

Errudun jo dute Egoitz Urrutikoetxea, baina ez du espetxera joan beharko

2005ean Frantziako Vichi hererrian ETAk erabilitzako etxebizitza bat alokatzea eta ETAko kide izatea leporatzen zioten, berak beti ukatu izan duena. Gertakarietatik pasatako denbora eta bergizarteratzea aintzat hartuta, zigorrik ez du bete beharko Urrutikoetxeak. Ez du helegiterkin jarriko.

Egoitz Urrutikoetxea. EITBren artxiboko irudia.
Egoitz Urrutikoetxea. EITBren artxiboko irudia.
Egoitz Urrutikoetxea. EITBren artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Dei Auzitegiak gaur jakinarazi du Egoitz Urrutikoetxeak zain zuen epaia, eta ETAko kidea izateaz errudun jo badu ere, ez du espetxe zigorrik bete beharko. Konforme agertu da Urrutikoetxea eta ez du helegiterik aurkeztuko. 

Apirilaren 25en epaitu zuten azkenekoz Urrutikoetxea, 2005ean ETAri Vichy herrian etxebizitza bat alokatzea leporatzen zioten. Epaituak berak onartu zuen dokumentazio faltsua erabili zuela Vichyko apartamentua eta aparkaleku bat alokatzeko, ETAk hala eskatu ziolako. Hala ere, azpimarratu zuen erakunde armatuaren eta Espainiako Gobernuaren artean martxan ziren negoziazioen testuinguruan kokatu zuen akusatuak alokairu hori, ETAko kideak biltzeko toki bat behar zutelako nogoziaketa horiek prestatzeko.

Urrutikoetxeak horiek onartu bai, baina erakundeko kide izatea ukatu zuen, baita inoiz klandestinitatean ibili izana ere. 

Pisu hartatik "pare bat aldiz" pasa zela azaldu zuen, baina inoiz ez zuela jakin zergatik utzi uzten erakundeko kideek hara joateari. 

Fiskaltzak, ordea, "lotura egonkortuak" ikusi zituen akusatuaren eta, bera bezela, pisu horretatik behin baino gehiagotan pasa ziren erakundeko beste kide batzuen artean, ETAko kide izateagatik zigortutakoak horiek, eta honetan arrazoi eman dio epaileak fiskalari.

Leporatzen zitzaizkion delituak duela 19 urte gertatu zirela eta gaur egun erabat bergizarteratuta dagoela aintzat hartuta, fiskalak bi urteko zigorra eskatu zuen Urrutikoetxearentzat, espetxera joan beharrik ez izateko baldintza batekin: deliturik ez errepikatzea.  

Zigorrik jasotzetik libre, Urrutikoetxeak ez dauka auzirik zabalik Frantziako Justiziarekin.

Egoitz Urrutikoetxeak 50 urte beteko ditu ekainean, eta frantziar nazionalitatea du. Hainbat urtez egon ziren haren bila, atxilotzeko, eta 2015eko urriaren 6an Saint Denisen atxilotu zuten arte, Parisko kanpoaldeko hiri batean. Bertan bizi zen, bere benetako izen-abizenekin. 

Hori baino lehen, hiru aldiz kondenatu zuten auzi-ihesean, ETAko kide izateagatik. Baina bere eskubidea zenez, bera aurrean zela epaiketak errepikatzeko eskatu zuen, eta epai horiek baliogabetu egin ziren.

2021eko azaroan bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ez ETAko kide izategatik, 2003tik 2005era ordunean jardunean zen erakundeko kideekin lotura izateagatik baizik, eta, zehazki, "goi-mailako kideekin", batez ere aparatu militarrekoekin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea argazkiak Zer gertatu da Parisen? Delituak azken ordukoa Frantzia ETA albisteak Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa