Politika -

POLIZIAREN BIKTIMAK

Eskuin muturraren eta poliziaren indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldia egingo dute gaur Nafarroan

Foru Gobernuak biktima gisa aitortu dituen lehen 12 pertsonak aintzat hartzeko lehen ekitaldi ofiziala izango da arratsaldekoa. Besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi errekonozituko dituzte.

Zabalzaren omenezko monolitoa. Argazkia: EITB Media
Zabalzaren omenezko monolitoa.
Zabalzaren omenezko monolitoa. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuin muturreko taldeek edota Poliziak eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortzeko lehen ekitaldi ofiziala egingo du gaur Nafarroako Gobernuak. 12 izango dira gaur errekonozimendua eta erreparazioa jasoko dutenak, besteak beste, Mikel Zabalza eta Mikel Arregi, biak ala biak guardia zibilak erahilak. 

Ekitaldia 19:00etan egingo dute Baluarten, Ana Ollo Nafarroako bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria buru dela. 

Zabalza eta Arregiz gain, beste 10 lagunek jasoko dute omenaldia. Tartean daude 1978ko San Fermin jaietan izandako gertakarietan zauritutako hiru pertsona, bai eta polizia-karga batean istiluen aurkako materiala gaizki erabiltzeagatik kalte larriak jasan zituen beste biktima bat ere.

Halaber, atxiloaldian indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasan zuten lau pertsona, eta eskuin muturreko taldeek aldarrikatutako atentatuetan zauritu ziren beste bi batu behar zaizkie.

Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak duela 15 egun egin zituen lehen 12 aitorpenak, Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak proposatu ostean. Aintzatespena  16/2019 Foru Legearen babesean egin zuten; arauak indarkeria-mota hori jasan zuten pertsonei egindako kaltea konpondu nahi du, indarkeria-ekintzen ondoriozko heriotza, zauritutako pertsonak eta kalte fisiko edo psikologikoak eragin baitzituzten.

Batzordeak beste lau eskaera baztertu zituen, legedian jasotako baldintzak betetzen ez zituelako. Horrez gain, beste 60 espediente aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Memoria historikoa albisteak Polizia indarkeriaren kasuak