Politika -

ESPAINIA-ISRAEL

Albaresek, Israelek Espainiaren aurka egindako bideoaren ondoren: 'Inork ez gaitu kikilduko'

Bideo iraingarria kaleratu du gaur Israelek eta gogor erantzun du Espainiako Gobernuak. Datorren asteartean Espainiak, Irlandarekin eta Norvegiarekin batera, Palestinako Estatuaren aitorpena ofizial egingo du eta hurrengo egunean Palestinako lehen ministroa Madrilera joango da.

Jose Manuel Albares eta Mohamed Mustafa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares eta Mohamed Mustafa. Argazkia: EFE
Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''

0:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneko irudia Bruselatik iritsi da. Jose Manuel Albares, Espainiako Atzerriko ministroa eta Mohamed Mustafa Palestinako lehen ministroa bertan bildu dira gaur lehen aldiz.

Espainiako Gobernuak Palestinaren estatuaren aitortza egiteko bi egun besterik falta ez direnean izan da topaketa. Aitortza hori asteartean, maiatzaren 28an, egingo dute Espainiak, Norvegiak eta Irlandak.

Hala egingo zutela iragarri bezain laster Israel haserre agertu zen herrialde horien erabakiagatik, eta azken orduetan haserre hori beste maila batera eraman du. Herrialde bakoitzeko bideo bana kaleratu du, elementu sinbolikoak eta urriaren 7ko erasoaren irudiak tartekatuz eta Hamasen izenean, eskerrak emanez herrialde bakoitzari.

Espainiako bideoaren kasuan, herrialdearen karikatura egiten dute.

Albaresek esan du bideoa "eskandalagarria" dela eta inork ez dituela "kikilduko", Espainiak Palestina aitortzeko hartu duen erabakia irmoa dela.

Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''
Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''
Albares: ''Estatu palestinarra aitortzea bidezkoa da, eta ezinbestekoa bakea lortzeko''

0:28

Palestinako lehen ministroa ondoan zuela, Albaresek esan du eskandalua dela Israelek Espainiaren kontra argitaratu duen bideoa. Sare sozialetan partekatu du Israelgo Atzerri ministroak berak.

Josep Borrell Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak ere esan du Palestina Estatu gisa aitortzea ez dela "Hamasentzat opari bat" eta ez duela "terrorismoa babestea" esan nahi.

Palestinako lehen ministroak, bere aldetik, esker ona agertu du Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Palestina estatua dela aitortuko dutelako.

Mohamed Mustafa Madrilera joango da asteazkenean. Bezperan, Sanchezen ministro kontseiluak Palestina estatua dela aldarrikatuko du.

Israelek, haserre, hainbat neurri hartu ditu Espainiaren kontra. Ostiralean iragarri bezala, ekainaren 1etik aurrera Madrilek ezingo du Zisjordanian duen enbaxadan palestinarrei laguntzarik eskaini. Debekua ostiralean iragarri zuen Israelgo Atzerri ministroak

Eta testuinguru horretan, sirena hotsak entzun dira gaur, berriz ere, Tel Aviven. Azken lau hilabeteotan lehenengoz, koheteak jaurti ditu Hamasek Israel erdiguneko hainbat hiritara, tartean Tel Avivera. Hamasek adierazi du Israel zibilen aurka egiten ari den erasoei erantzuna dela gaurkoa.

Gainera, laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira gaur Egiptotik Gazan, Kerem Shalom pasabidetik. Israelek duela 20 egun pasabidearen alde palestinarra bereganatu zuenetik, lehenengo aldiz sartu da laguntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina