Politika -

Espainiako Gobernua

Margarita Robles: "Gazan gertatzen ari dena genozidio hutsa da"

Adierazpen adierazgarriak egin ditu Espainiako Defentsa ministroak, PSOEk lehen aldiz jo baitu genozidiotzat Gazan jazotzen ari dena. Gainera, krisi diplomatiko betean egin du, Palestinako Estatua aitortu ostean eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren irizpenaren ondotik.

Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles
Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles
Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte PSOEko kideek beren hitzak neurtu dituzte Gazako gerrari buruz aritu direnean, baina Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles ahobizarrik gabe mintzatu da gaurkoan. "Gazan gertatzen ari dena genozidio hutsa da", esan du.

Adierazpen adierazgarriak egin ditu, hortaz, Roblesek, PSOEk lehen aldiz jo baitu genozidiotzat Gazan jazotzen ari dena. Gainera, krisi diplomatiko betean egin du, Palestinako Estatua aitortu ostean eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren irizpenaren ondotik.

"Espainia beti oso eskuzabala da munduan gertatzen denarekin, ezin dugu ahaztu Ukrainan jendea hiltzen ari dela, gerra izugarria dutela, ezta Gazan jazotzen ari dena ere, genozidio hutsa baita", adierazi du RTVEri egindako adierazpenetan.

"Afrikako egoeraz ere ezin gara ahantzi, Sudanen adibidez milioika pertsona hil baitira eta jendeak paso egiten baitu", erantsi du. "Munduak egoera zaila bizi du, oso zaila, eta hortik dator Espainiaren eta bere Indar Armatuen bakearen aldeko apustu irmoa", azpimarratu du.

Halaber, Roblesek nabarmendu du Espainiak eta Israelek "helburu komunak" dituztela, besteak beste, "terrorismoaren aurkako borroka".

Bukatzeko, gogora ekarri du Palestinako Estatuaren aitortza "bakearen eta bi estaturen arteko bizikidetzaren aldeko apustua" dela. Horregatik, erabakia positibotzat hartzeko eskatu du. "Hau ez doa inoren kontra, ez doa Israelgo Estatuaren aurka, ezta israeldarren kontra ere", esan du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea PSOE Espainiako Gobernua Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel