Politika -

AITORTZA

EBk "bi Estatu"ren inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek

Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.

Josep Borrell. Argazkia: EFE
Josep Borrell. Argazkia: EFE
Josep Borrell. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Borrell Europako diplomaziaren buruak asteazken honetan adierazi duenez, "era nekaezinean" lan egingo du Ekialde Hurbileko gatazkan Europar Batasunak "jarrera bateratua" izan dezan, "bi Estaturen arteko irtenbidean oinarrituta".

Hala adierazi du EBko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak X sare sozialean, Espainiak, Irlandak eta Norvegiak maiatzaren 28an Palestinako Estatua onartzeko egin duten iragarpena gogorarazita.

Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Europa Espainia Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Norvergia albisteak Irlanda albisteak Ekialde Hurbila