Politika -

AMNISTIAREN LEGEA

Senatuak amnistia legeari betoa jarri dio, eta Kongresura itzuliko da behin betiko onartzeko

Aurreikus zitekeen bezala, Goi Ganberako popularren gehiengo absolutua ikusita, aldeko 149 botorekin eta kontrako 113rekin atera da aurrera betoa.

Eztabaida Senatuan. Argazkia: EFE.
Eztabaida Senatuan
Eztabaida Senatuan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuko osoko bilkurak astearte honetan onartu du PPren betoa amnistiaren lege proposamenari, eta Kongresura itzuli beharko du behin betiko argi berdea jaso eta indarrean sartzeko.

Aurreikus zitekeen bezala, Goi Ganberako popularren gehiengo absolutua ikusita, aldeko 149 botorekin eta kontrako 113rekin atera da aurrera betoa.

Eztabaidak ez du ezustekorik ekarri: PPk, Voxek eta UPNk Konstituzioaren kontrakotzat jotzen duten lege baten aurka egin dute, Pedro Sanchezek independentistei Moncloan jarraitzeko ordaindu behar izatea dakarrena, eta gainerako alderdiek, PSOE buru dutela, Katalunian bizikidetza eta normalizazio politikoaren aldeko apustu gisa defendatu dute.

ERCk eta Juntsek, hala ere, PSOEri ohartarazi diote amnistiak ez duela euren aldarrikapenekin amaitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia argazkiak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Senatua Amnistia Legea