Politika -

HAUTESKUNDEAK

Puigdemont aurkeztu egingo da inbestidurara, eta ERCren babesa bilatuko du

Juntsen buruak uste du gehiengo koherentea izango litzatekeela, eta PSCk baino aukera gehiago izango lituzkeela bigarren bozketan inbestuidura lortzeko.

Carles Puigdemont Juntsen buruzagia. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Juntsen buruzagia. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Juntsen buruzagia. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Juntsen buruzagiak iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela Kataluniako Parlamentuan, eta esan du ERCn babesa lortzen saiatuko dela horretarako, eta jada hasi dela negoziatzen hasteko harremanetan.

Puigdemontek berretsi du "koherentzia subiranistako" Gobernua gidatu nahi duela ERCren babesarekin eta agian CUPenarekin. Horren harira, esan du hasi direla harremenatn ERCrekin, baina oraindik "negoziaziorako testuingurua sortzetik" urrun daudela.

Puigdemonten arabera, bera buruzagi izango lukeen Gobernu bat bideragarria izango litzateke inbestidurako bigarren bozketan, PSCrena ez bezala, Illa izendatua izan dadin PPren babesa eta Voxen abstentzioa beharko lukeelako.

"Illari galdetu beharko diogu ea indarrean jarraitzen duen eskuin muturraren botoak, akzioz edo omisioz, ez onartzeko akordioak", adierazi du Juntsen hautagaiak, Illa buru izango lukeen Gobernu batean Bartzelonako Udaleko antzeko egoera errepikatuko litzatekeela ohartarazi aurretik.

"Gehiengo koherentea osatu dezakegu, hautagai sozialistak osa dezakeena baino zabalagoa", azpimarratu du Puigdemontek.

PSCren balizko abstentzio bati buruz galdetuta, hautagai independentistak erantzun du PSCri edo PSOEri egin beharreko galdera dela hori, eta hau gehitu du: "Zerk ematen du egonkortasun handiagoa?".

Dena den, Puigdemontek baztertu egin du PSOErekin akordioa egitea bere inbestidura ahalbidetuko lukeen "aliantza zuzena edo zeharkakoa" osatzeko, baina ohar hau utzi du: "PSCk PP besarkatzen badu, zentzurik ez luke izango PSOErekin Madrilen dugun akordioak. Ez dut irudikatzen PSC PSOErekin Suitzan dugun akordioa boikotatzen", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Carles Puigdemont ERC Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya