Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

E9ko hauteskunde mahaiak osatzeko kideak aukeratu dituzte Gasteizen eta Iruñean

Ostiralean Bilboko eta eta Donostiako Udalek egin zuten zotz; gaur Arabako eta Nafarroako hiriburuen txanda izan da.

Europako Parlamentua. EFE
Europako Parlamentua
Europako Parlamentua. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako hauteskundeak ekainaren 9an egingo dira, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek ostiralean abiatu eta gaur amaitu dituzte hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak.

Gasteizen gaur goizean, 09:00etan, egin dute zozketa. Botoa emateko eskubidea duten eta irakurtzen eta idazten dakiten 18 urtetik gorako eta 70 urtetik beherako pertsonen artean egin da hautua. Emaitzak arratsaldean bertan jakinaraziko dituzte, etxeetara bisitak eginez.

Iruñeko mahaien zozketa ere gaur egin da, ezohiko bilkura batean, 09:15ean.

Donostiako eta Bilboko udalek joan den ostiralean aukeratu zituzten mahaikideak.

Hauteskunde-mahai bakoitzeko 9 pertsona aukeratzen dira. Ez joatea espetxe-delituarekin edo isun-delituarekin tipifikatuta dago: hiru hilabetetik urtebeterako espetxealdia edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Donostiako Udala Politika Europako hauteskundeak egutegia Europako hauteskundeak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Hauteskundeak Iruñeko Udala Europako Parlamentua