Politika -

Hauteskundeak Katalunian

PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak

Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.

TV3ren galdeketa
TV3ren galdeketa
TV3ren galdeketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSCk irabaziko dituke Kataluniako hauteskundeak, Junts gertu duela, Sigma Dos etxeak FORTArentzat, RTVErentzat eta 3Cat plataformarentzat egindako galdeketaren arabera.

Sozialistek botoen % 27,1 eta 37-40 eserleku lortuko dituzte. Azken hauteskundeetan, 33 ordezkari eskuratu zituen PSCk. Juntsek —bigarren indarra— emaitzak hobetuko ditu, botoen % 22,1 eta 33-36 eserleku lortuta. Hirugarren postura eroriko da ERC, botoen % 17 eta 24-27 ordezkari jasota; beraz, 5 eta 9 ordezkari artean galduko ditu.

Gainerako alderdiak ez dira botoen % 10era iritsiko. PPk, laugarren lekuan, botoen % 8,1 eta 9-10 eserleku jasoko ditu. Popularrek 2021ean lortutako emaitzak hobetuko dituzte horrela, orduan 3 ordezkari izan baitzituen. Vox mantendu egingo da, botoen % 7,2 eta 10-11 diputatu eskuratuta.

Comuns Sumar izango da seigarren indarra, botoen % 6,2 eta 6-7 eserleku jasoko baititu, eta CUP-DT zazpigarrena, botoen % 5,5 eta 6-8 ordezkari lortuta. Bi alderdiek eserleku bat edo bi galduko dituzte.

Eskuin muturreko Aliantza Katalana alderdiak ere ordezkaritza lortuko du, botoen % 3,2 eta 1-3 eserleku eskuratuta. Ciudadanos, aitzitik, kanpoan geratuko da; izan ere, botoen % 0,5 jasoko ditu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur CUP albisteak Vox ERC azken ordukoa Kataluniako Generalitatea Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa Junts per Catalunya gaur