Politika -
POLIZIA OPERAZIOA
Kanarietako Osasun Kontseilaritzaren egoitza miatzen ari dira, "maskaren auzia" delakoaren barruan
2022an maskaren erosketan Kanarietako Osasun Kontseilaritzari ustez egindako lau milioi euroko iruzurra ikertzen ari da Polizia, eta auzi horrekin lotutako dokumentazio topatu nahi dute miaketan.
EITB MEDIA
Kanaria Uharteetako Osasun Zerbitzuaren egoitza nagusia miatzen ari da, goizean goizetik, Polizia Nazionala, Europako Fiskaltzak aginduta, "maskaren auzia" delakoaren ikerketaren barruan. Zehazki, Conrado Dominguez eta Ana Maria Perez Kanarietako Osasun zuzendari ohiarekin eta Giza Baliabidetako buru izandakoarekin, hurrenez hurren, lotutako dokumentazioa topatu nahi dute.
2022an milioi bat maskara erosteko Kanarietako Osasun Kontseilaritzari ustez egindako lau milioi euroko iruzurra ikertzen ari da Polizia. Maskara horiek inoiz ez ziren jaso.
Ikertzaileek uste dute Conrado Dominguezek —dimisioa aurkeztu zuen, inputatuta zegoela jakin ondoren— 100.000 euro inguruko komisioak jaso zituela pandemia garaian maskaren harira egindako operazioetan.