Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte zozketak, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak osatze aldera.

Europako Parlamentua. EFE
Europako Parlamentua
Europako Parlamentua. EFE

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako hauteskundeak ekainaren 9an egingo dira, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek gaur hasi eta astelehenera bitartean egingo dituzte hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak.

Hala, Donostiako Udalak ostiral honetan bertan egingo du zozketa, Udalinforen bulegoan (Easo kalea, 41). Ondoren, emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.

Era berean, Bilboko Udalak ostiral goizean egingo du zozketa.

Bestalde, Gasteizek datorren astelehenean, maiatzak 13, egingo du zozketa, 09:00etan. Botoa emateko eskubidea duten eta irakurtzen eta idazten dakiten 18 urtetik gorako eta 70 urtetik beherako pertsonak sartuko dira zozketan. Emaitzak arratsalde horretan bertan jakinaraziko dira, etxeetara bisitak eginez.

Iruñeko mahaien zozketa datorren astelehenean egingo den ezohiko bilkura batean gauzatuko da, 09:15ean hasita.

Hauteskunde-mahai bakoitzeko 9 pertsona aukeratzen dira. Ez joatea espetxe-delituarekin edo isun-delituarekin tipifikatuta dago: hiru hilabetetik urtebeterako espetxealdia edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Donostiako Udala Politika Europako hauteskundeak egutegia Europako hauteskundeak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Hauteskundeak Iruñeko Udala Europako Parlamentua