Politika -
Kataluniako hauteskundeak
Puigdemontek bertan behera utzi du kanpainako agenda, Nuria Casamajo ama hil ostean
Puigdemontek berak eman du bere amaren heriotzaren berri, X sarean zabaldutako mezu batean.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Nuria Casamajo Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta JxCateko hautagaiaren ama hil da astelehen goizaldean.
Puigdemontek berak eman du heriotzaren berri, X-n idatzitako mezu batean: "Goizaldean hil da ama, Nuria Casamajo i Ruiz".
"Nire anaia guztiak egon ahal izan dira bere ondoan amaierara arte, eta ez zaizkio falta izan Gironako Trueta eta Institut d 'Assistencia Sanitaria ospitaleetako maitasun eta tratu gizatiar eta profesional bikaina. Goizegi joan da; era berean, nire alabaren eskua nirea ere izan da, eta nolabait ni ere bertan nintzen. Bizitza betea izan du eta sufritu gabe joan da. Atseden har dezala bakean", gaineratu du.
Puigdemontek bertan behera utzi du astelehen honetarako kanpainako agenda, eta 19:00etako mitina Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak egingo du.