Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Atzerriko botoen kontaketa, Sanchezen hausnarketa eta MAKUSI, abian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Botoen zenbaketa hautesleku batean, iragan igandean. Argazkia: EFE
Botoen zenbaketa hautesleku batean, iragan igandean
Botoen zenbaketa hautesleku batean, iragan igandean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Atzerriko botoen kontaketaOstiral honetan ezagutuko dira Eusko Legebiltzarrerako igandeko hauteskundeek utzitako behin betiko emaitzak. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hauteskunde batzordeetan gaur zenbatuko dituzte atzerrian bizi diren pertsonek emandako botoak. Ia 8.200 herritarrek eman dute botoa atzerritik. Hala ere, ez dirudi egungo behin-behineko eserlekuen banaketa aldatuko denik.

- Sanchezen hausnarketa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak zer erabakiko zain, PSOEk mobilizatzeko deia egin die militanteei, dimisiorik eman ez dezan. Halaber, Alderdi Sozialistako kideen babes mezuak bata bestearen atzetik iristen ari zaizkio, bai bere hurbilekoenak eta baita berarekin kritikoagoak izan direnenak ere.

- MAKUSI, abian: Gaur iritsiko da MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria. MAKUSI unibertsoak bi zutabe nagusi ditu: plataforma digitala eta kluba. Biak eskura izango ditugu, apirilaren 26tik aurrera, doan, MAKUSI webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Katalunia egoera politikoa Politika Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Gernika-Lumo Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos albisteak Hauteskundeak gaur CUP Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak Sumar Mugimendua 2024 Junts per Catalunya