Politika -

Nafarroa

Pintada faxistak Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan

Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan. Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.

Pintadak Iruñeko Alde Zaharrean. Irudia: Sare Antifaxista
Pintadak Iruñeko Alde Zaharrean. Irudia: Sare Antifaxista
Pintadak Iruñeko Alde Zaharrean. Irudia: Sare Antifaxista

Eriz Lotina | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan, San Lorentzo elizaren ondoan, pintada faxistak egin dituzte, Sare Antifaxistak eta koalizio subiranistak berak jakitera eman dutenez.

Pintaketak EH Bilduren egoitzan. Argazkia: EFE

Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan, EH Bilduk X sare sozialean salatu duenez.

"Irmoki salatzen ditugu gure egoitzan azaldutako pintadak. Faxistei ez diegu utziko gure bizitzak eta erabakiak baldintzatzen. Konpromiso osoa dugu bizikidetza eta memoria demokratikoarekin", adierazi du koalizioak.

Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa