Politika -

A21

PSE-EEk esan du "exijenteagoa" izango dela koalizio gobernuan izan beharreko pisuari buruz

PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariaren esanetan, "oso pozik" daude lortutako emaitzekin, "kanpaina oso polarizatu batean, PSE-EEk bere lekua topatu baitu". Negoziazioak hizpide, gobernuko "eremu guztietan eragina izaten" saiatuko direla azpimarratu du.

Rico, aurreko elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Rico, aurreko elkarrizketa batean.
Rico, aurreko elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkaria "pozarren" agertu da gaur, A21eko hauteskundeen biharamunean, Euskadiko sozialistek lortutako emaitzekin —12 eserleku, +2, eta ia 150.000 boto—, eta azpimarratu du "bistan denez, indar gehiagorekin, exijenteagoak" izango dira EAJrekin negoziatu beharreko koalizio gobernuan izan beharreko pisuaz.  

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako telefono bidezko elkarrizketa batean, orain arte Legebiltzarreko bozeramaile ere izan denak azaldu du EAJri dagokiola orain hurrengo Jaurlaritza osatzeko negoziazioei ekitea, jeltzaleek irabazi baitituzte bozak. Dena dela, argitu duenez, "PSE-EEk ez dio 150.000 botoek emandako indarrari muzin egingo", eta "Euskadirentzat ona delako" gobernu "eraginkor eta indartsu" bat osatzeko eginahalak egingo ditu. 

Ildo beretik, adierazi du PSE-EEk zuzendu beharreko sailez gain, Jaurlaritzaren "arlo guztietan eragiteko" asmoa dutela, gobernu akordioan "ahalik eta konpromiso sozialista gehien" txertatzeko. 

Ricoren arabera, sozialistek lortu dute "EAJ eta EH Bildu nagusi izan diren kanpaina oso polarizatu batean euren lekua" topatzea. 

Azkenik, EH Bildu hizpide, kritikatu du "kanpainan subiranista dela ezkutatu izana" eta bart, EH Bilduren hauteskunde egoitzan, "20 segundo baino ez behar izatea 'independentzia' oihua entzuteko". 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EAEko hauteskundeak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Eneko Andueza