Politika -

Hauteskundeak

54.559 boto-emailek bozkatu dute posta bidez, 2016an baino % 14 gehiagok

Duela lau urte, aurten baino % 52,8 handiagoa izan zen posta bidez bozkatu zutenen kopurua, baina pandemia garaia izan zen hura, eta beraz, datuak ezin dira alderatu.

54.559 boto-emailek bozkatu dute posta bidez. Artxiboko argazkia: EFE
54.559 boto-emailek bozkatu dute posta bidez
54.559 boto-emailek bozkatu dute posta bidez. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54.559 boto-emailek bozkatu dute posta bidez datorren igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Horrek esan nahi du bide hori hautatu duten boto-emaileen kopurua duela lau urtekoa baino % 52,8 txikiagoa dela.

Egungo egoerak badu horretan zerikusirik; izan ere, duela lau urteko hauteskundeak uztailaren erdialdean egin ziren, pandemia betean, eta horrek nabarmen igo zuen posta bidez bozkatu zutenen kopurua: guztira 117.411 boto-emailek eman zuten botoa postaz.

2016ko hauteskundeekin alderatuta, berriz, % 14 hazi da posta bidez bozkatu dutenen kopurua, baina orduko hitzordu hark ere izan zuen berezitasunik. Hauteskundeak irailean egin ziren, baina abuztuan abiatu zuten prozesua, opor garaian.

Aurtengo datuei errerapatuz gero, eskatzaileen % 94,51k burutu dute botoa emateko prozesua —aurreko hauteskundeetan izandako kopuruaren antzekoa—.

Bizkaian 30.034 boto eman dituzte, Gipuzkoan 16.691 eta Araban 7.564.

Ostegunean bukatu zen posta bidez bozkatzeko epea. Datorren igandean, Correoseko 200 bat langilek eramango dituzte botoak hauteslekuetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa gaur EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak