Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeen deialdia argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak

Behin deialdia publikatuta, hauteskunde kanpaina maiatzaren 24an hasiko da (00:00etan), eta ekainaren 7an (24:00an) amaitu. Estatu espainiarrean 61 eurodiputatu hautatuko dira.

Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina betean, ekainaren 9an egingo diren Europako Parlamenturako bozen deialdia argitaratu du gaur Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO). Estatu espainiarreko boto-emaileek 61 eurodiputatu aukeratuko dituzte, orain bost urte baino bi gehiago. Orotara, 720 parlamentariok osatzen dute ganbera europarra.

Gaur deialdia argitaratuta, hauteskunde kanpaina maiatzaren 24an hasiko da (00:00etan), eta ekainaren 7an (24:00etan) amaitu. Ohi bezala, EAOk espreski zehazten du ezingo dela emaitza ofizialik zabaldu hautesleku guztiak itxi arte.

Beranduenez, ekainaren 29rako jakinarazi beharko ditu Hauteskunde Batzorde Nagusiak emaitza ofizialak: hautagaitza bakoitzari dagokion eserleku kopurua eta hautatutako eurodiputatuak.

Hauteskunde orokorretan ez bezala, europarretan kontuan hartzen den barrutia ez da probintzia izaten; zirkunskripzio bakarra estatua izaten da.

Argitaratu den egunean bertan sartuko da indarrean deialdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Europa Europako hauteskundeak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Europako Parlamentua