Politika -
Auzitegi Gorena
Gorenak ez du onartu PPren kereila Estatuko fiskal orokorraren kontra Delgadoren izendapena proposatzeagatik
Magistratuek atzera bota dituzte popularren argudioak, pentsatzen baitute ez dagoela prebarikazio administratiboaren edo legez kanpoko izendapenaren zantzurik.
agentziak | eitb media
Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu PPk Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal orokorraren aurka aurkeztu zuen kereila, izan ere, ez du delitu zantzurik ikusi Dolores Delgado ministroa Fiskaltzaren Aretoko fiskal gisa izendatzeko proposamenean.
Magistratuek atzera bota dituzte popularren argudioak, pentsatzen baitute ez dagoela prebarikazio administratiboaren edo legez kanpoko izendapenaren zantzurik.
Alberto Nuñez Feijoo buru duen alderdiak kereila aurkezterakoan azaldu zuenez, Garcia Ortizek Delgadoren izendapena proposatu zuenean prebarikazio delitua egoteko arriskua zegoen, "arbitrarioki" jokatu zuelako. PPren arabera, fiskal orokorrak proposamena egin zuen "nahiz eta jakin Dolores Delgado ez zela hautagai egokiena hutsik zegoen postua betetzeko".
Astelehen honetan, Gorenak ondorioztatu du aurkeztutako kereilan ez dagoela "zigor prozedura bat irekitzea justifikatuko lukeen kriminalitate zantzurik".