Politika -

Gipuzkoa

Entitate txiki izateari baiezkoa eman diote igeldoarrek

Boto-emaileen % 84,6k baiezko botoa eman dute, eta % 14k, berriz, ezezkoa. Herri kontseilua oso pozik agertu da eguna normaltasunez joan delako, eta parte-hartzea goraipatu dute.

Emakume bat Igeldon, botoa ematen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Emakume bat Igeldon, botoa ematen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Emakume bat Igeldon, botoa ematen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdeketa eguna izan dute gaur Igeldon, eta tokiko entitate txiki gisa eratzeari baiezkoa eman diote herritarrek, botoen % 84,6rekin.

Itsas Aurre kultur etxean izan da bozketa, 09:00etatik 20:00etara.

Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar zeuden deituta bozkatzera, eta 462k eman dute botoa; guztien % 46k, beraz.

Baiezkoak 391 (% 84,6) izan dira, ezezkoak 65 (% 14), eta 4 boto zuri eta 2 boto baliogabe zenbatu dituzte.

Herri kontseilua oso pozik agertu da eguna normaltasunez joan delako, eta parte-hartzea goraipatu dute.

Emaitzak eskutan hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiari igorriko diote txostena, erabakia foru dekretu bidez jaso dezan. 

Eneko Dorronsoro herri kontseiluko kideak EITB Mediari azaldu dionez, Foru Aldundia eman diren pausuekin ados badago, gestora bat osatuko da eta gestora hori entitate txikia sortzeko lanea hasiko da. Hau 2-4 hilabeteko epean gauzatu daitekeela ere adierazi du Dorronsorok eta prozesu guztia txukun egitearen garrantzia azpimarratu du: "denbora ez da arazoa, baizik eta pausoak ondo ematea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika Donostia Gipuzkoa Eneko Goia Eguneko albisteak Albisteak Igeldo