Politika -

EITB Focus

EITB Focus inkestaren mikrodatuen analisia

Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu.

EITB Focus
EITB Focus
EITB Focus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko astebete falta denean, EITB Focus inkestaren azken atala argitaratu du EITBk. EITB Focusen arabera, EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarrerako hauteskundeak, lehen aldiz. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, koalizio subiranista lehen indarra izango da Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ, Bizkaian.

Botoa emateko astebete geratzen denean, kanpainak ez du herritarrak aktibatzea lortu, eta parte-hartzea ez da % 61era helduko. Zalantzatien kopurua % 20koa izango da.

Silvan & Miraclek inkestaren mikrodatu guztiak aztertu ditu. Hemen kontsultatu ditzakezu.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Sumar Mugimendua