Politika -

Bilera sorta

Espainiak eta Norvegiak Palestinako Estatua aitortzearen aldeko adierazpena sinatu dute

Irlandara egingo du hurrengo bidaia Sanchezek; ondoren, Portugalgo lehen ministroa hartuko du Moncloan, eta Eslovenian egingo du hirugarren geldialdia, Bruselara joan aurretik.

Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Espainiako presidente Pedro Sanchez
Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur, ostiralarekin, hasi du Norvegian europar buruzagiekin egingo duen batzar sorta, eta bi herrialdeek adostu dute Palestinako Estatua aitortzearen aldeko adierazpena sinatzea.

Asteartean, Ministroen Kontseilua bukatu zutenean, azaldu zuenez, hitzordu horiekin Sanchezek helburu du europar agintariekin Gazako "egoera kezkagarriaz" jardutea, eta "Palestina estatu gisa aitortzeko beharra" mahaigaineratzea. 

Lehen bilera Norvegian egin badute ere, bart Varsovian izan duen afarian, Europako Batzordeko presidente Charles Michelekin hitz egin du Espainiako presidenteak, Gobernuko iturrien arabera. Izan ere, azken hilabeteotan Europako agintariekin biltzen ari da Michel, EBren agenda estrategikoa hizketagai hartuta.

Irlanda, Portugal, Eslovenia eta Belgika

Irlandara egingo du hurrengo bidaia Sanchezek, Simon Harris lehen ministroarekin biltzeko. Ondoren, Portugalgo lehen ministro berria, Luis Montenegro, hartuko du Moncloan, eta Eslovenian egingo du hirugarren geldialdia, Golobekin elkartzeko. Azkenik, Bruselara joango da, eta Alexander De Croo lehen ministroarekin hitz egingo du han, apirilaren 17an eta 18an Europako Kontseiluak batzarra egin aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea EB Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Palestina Norvegia Ekialde Hurbileko albisteak