Politika -
Ardanzaren heriotza
Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu epea ostegunean bukatuko da, 15:00etan. Ikurrinak haga erdian jarri dituzte jada Euskadiko egoitza ofizialetan.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotzagatik.
Hain zuzen ere, dolu epea ostegunean bukatuko da, 15:00etan, ordu horretan zendu baita lehendakaria.
Eraikin ofizialetako ikurrinak haga erdian daude jada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea