Politika -

SENATUA

'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak emango dituztenen zerrenda aste honetan erabakiko du Senatuak

Senatuak aho batez onartu zuen joan den astean, 259 senatarien aldeko botoekin, 'Koldo auzia' ikertzeko batzorde bat sortzea. PPren proposamenak talde guztien babesa jaso zuen.

Senatua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Senatua, artxiboko irudi batean.
Senatua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak emango dituztenen zerrenda aste honetan erabakiko du Senatuak. Talde bakoitzak egindako proposamenak aztertu ondoren erabakiko du Goi Ganberak usteko zenbait ustelkeria kasu argitzeko lantaldean nork hitz egingo duen; kasu guztiak pandemia garaian osasun materiala salerosteko egindako operazioekin daude lotuta.

Senatuak aurreikusitako egutegiaren arabera, gaur arratsaldera arteko (14:00ak arte) epea dute taldeek proposamenak aurkezteko, eta asteazkenean egingo du lehen bilera ikerketa-batzordeak, aurrera begirako lan-antolaketa erabakitzeko. Apirilaren amaierarako batzordea lanean izatea nahi du Alderdi Popularrak (alderdi horren ekimenez jarriko da martxan batzordea).

Besteak beste, Angel Vicor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Memoria Demokratikorako ministroaren azalpenak eskatu dituzte popularrek, Kanarietako presidente izan zen garaian egindako kudeaketagatik, eta baita Francina Armengol Kongresuko presidentearenak ere; azken hori Balearetako presidente izan zenean egindako salerosketen berri ematea nahi du PPk.

PSOEk eta bere bazkide parlamentarioek eskatu dute ikerketa pandemian egindako osasun materialaren kontratu publiko guztietara zabaltzeko, eta PPri iraganeko ustelkeria kasuak aurpegiratu dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Senatua Maskarak covid-19