Politika -
EAE-ko hauteskundeak
Sanchez EAJrekin koalizio gobernua berriro egitearen alde agertu da, egonkortasuna eman duela argudiatuta
Espainiako Gobernuko presidenteak Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari erantzun dio, horrenbestez. Buruzagi jeltzaleak atzo aitortu zuenez, ez da Sanchezekin fio, "iritzia aldatzen duelako".
Agentziak | EITB Media
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak lasaitasun mezua helarazi dio EAJri, eta nabarmendu PSE-EE koalizio gobernua errepikatzearen aldekoa dela, bere iritzian, egonkortasuna eman duelako.
Ekialde Hurbilera bisitan dela, bidaia jarraitzen ari diren kazetariekin egindako solasaldian, Sanchezek baztertu egin du PSE-EEk Pello Otxandiano EH Bilduko hautagaia lehendakari egitea. Horren esanetan, EAEk sozialistak nahikoa argiak izan dira gai horren kontura.
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari erantzunez egin ditu adierazpenok Sanchezek. Buruzagi jeltzaleak aitortu zuenez, Sanchez ez da fidagarria.
"Guk oso balorazio ona egiten dugu PSE-EErekin egindako koalizio gobernuaz, onurak ekarri dizkiolako herri honi. Baina badakigu nolakoak diren PSE-EE eta Pedro Sanchez, eta ikusi behar dugu Sanchezeren erabakia zein den... agian iritziz aldatzen du ", esan zuen atzo Pradalesek.