Politika -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa, maskarei buruzko ikerketa eta langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa: Parisko Zigor Auzitegiak Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle "bakearen artisauak" epaituko ditu gaur-biharretan. Biak ala biak duela zazpi urte pasatxo atxilotu zituzten Luhuson (Lapurdi), ETAren armategia desagerrazteko lanean ari zirela.
- Musukoen erosketak ikertzeko batzordea Kongresuan: Pandemia garaian osasun materiala erosteko hainbat administraziok esleitutako larrialdiko kontratuei buruzko ikerketa batzordea eratuko du astearte honetan Kongresuak. Organo horrek Senatuan astelehen honetan eratu den batzordearen paraleloan lan egingo du. Izan ere, Senatukoak 'Koldo auzia' bakarrik ikertuko duen bitartean, Kongresukoak Estatuko administrazio guztien jarduna aztertuko du.
- Langabeziaren datua: 2024ko martxoko langabezia datua plazaratuko du gaur Espainiako Estatistika Institutuak. Otsailean, 684 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn eta 374 gehiago Nafarroan.