Politika -
Martxoak 31
Aberri Egunaren harira, apirilaren 21eko hauteskundeetan "masiboki" parte hartzeko deia egin du EAJk
Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu.
Agentziak | EiTB Media
Igande honetan (martxoak 31) ospatuko den Aberri Egunaren harira, apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "masiboki" parte hartzeko deia egin du gaur EAJk, "Euskadiren proiektu politikoa indartzeko".
Eusko Legebiltzarreko bozen kanpaina hasi aurretik, igande honetan, "Indar berria, Euskadi berria" leloarekin Aberri Eguna ospatuko du EAJk Bilboko Plaza Barrian, 11:30ean. Ildo horretan, apirilaren 21eko bozetan "masiboki" parte hartzera animatu ditu herritarrak, "Euskadiren proiektu politikoa indartzeko", eta autogobernuan "maximalismorik gabe" eta "betorik gabe" aurrera egiteko.
Mireia Zarate EAJren EBBko idazkariak, Joseba Diez Antxustegi EAJren Arabako zerrendaburuak eta Beatriz Berlanga EGIko Aberri Kontseiluko kideak aurkeztu dituzte gaur goizean, Bilbon, EAJk Aberri Egunerako antolatu dituen ekitaldiak.
Antxustegiren arabera, autogobernurako borondatea agerian gelditu behar da hautestontzietan, uste baitu hori dela "ongizatearen bermea". "Joan gaitezen hautestontzietara, indar berriekin benetako Euskadi baketsu, justu, berdintasunezko eta hobe bat lortzeko".
Halaber, Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu.