Politika -

PROTESTA

Zenbait nekazari identifikatu dituzte Chivitek Cabanillasen egindako ekitaldiaren osteko istiluekin lotuta

Nafarroako presidentea iraindu eta haren kotxea kolpatu zuten. Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait protestari identifikatu zituzten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6F plataformako zenbait nekazari identifikatu zituzten atzo Cabanillasen (Nafarroa), Maria Chivite Nafarroako presidenteak ekitaldi batean parte hartu ostean izandako istiluekin lotuta.

Cabanillasko zentro zibiko berriaren irekiera ofizialean izan zen Chivite, eta nekazarien eskubideak aldarrikatzen ari ziren zenbait pertsonak presidentearen kotxe ofiziala kolpatu zuten eta errepidean eserialdia egiten saiatu ziren.

Foruzaingoak kargatu egin zuen protestarien kontra, Guardia Zibilaren eta presidentearen bizkartzainen laguntzarekin.

Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait nekazari identifikatu zituzten.

Chivitek errefusatu egin ditu atzoko istiluak, baina bereizi egin ditu "batzuen indarkeriazko ekintzak" eta "nekazarien zilegizko aldarrikapenak".

Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Delituak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Manifestazioak Nekazaritza María Chivite Abeltzaintza