Politika -

EITB Focus

10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari

Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabete falta denean, 10 hautesletik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari, EITB Focus inkestaren arabera.

Nolanahi ere, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.

Hori horrela, koalizio subiranistaren hautagaia boto-emaileen % 26,1entzat da desiratuena, eta alderdi jeltzalearena, aldiz, % 26rentzat.

Gainerako lehendakarigaiek ez dute ia babesik izan: Eneko Andueza (PSE-EE) % 4,1ek nahi dute lehendakari; Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), % 1,7k; Javier de Andres (PP) eta Alba Garcia (Sumar), % 0,8k; eta Amaia Martinez (Vox), % 0,3k.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz. 

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Javier de Andres azken ordukoa Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales Pello Otxandiano gaur Alba Garcia Martin albisteak Amaia Martinez gaur