Politika -

EITB Focus

Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira herritarren arazo nagusiak

Adin-taldeei erreparatuta, 18 eta 35 urte arteko gazteentzat etxebizitza dago arazo handienen artean, eta 65 urtetik gorakoek norberaren osasun egoera ere dute kezka.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira EAEko biztanleen kezka nagusiak, EITB Focus inkestaren arabera.

Hain zuzen ere, enpleguarekin lotuta dauden arazoak (langabezia, lan-etorkizuna eta soldata prekarioak) dira kezka larriena boto-emaileen % 17entzat.

Bigarren lekuan osasuna eta Osakidetza daude (% 13), eta hirugarrenean, delinkuentzia eta segurtasunik eza (% 10,2).

Adin-taldeei erreparatuta, lan-etorkizuna da berriz arazo nagusia 18-35 urteko gazteen artean, baina bigarrena etxebizitza da (% 18,9).

65 urtetik gorakoei dagokienez, osasunak du lehen postua (% 19,6), eta norberaren osasun egoerak, bigarrena (% 12,4).

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz. 

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Sumar Mugimendua