Politika -
EITB Focus
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
eitb media
Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira herritarrek gehien baloratzen dituzten hautagaiak, eta notari erreparatuta aise gainditzen duten bakarrak ere bai, EITB Focusen arabera.
Hori horrela, koalizio abertzalearen lehendakarigaiak 6 puntuko batez besteko nota du, alderdi jeltzalearenak baino hamarren bat gehiago (5,9ekoa du Pradalesek).
Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos) gertu izan du gainditua, 4,9ko notarekin.
Horien atzetik, Eneko Andueza (PSE-EE) eta Alba Garcia (Sumar) daude, 4,4ko eta 4,2ko balorazioekin hurrenez hurren.
Eta urrunago, Javier de Andresek (PP) eta Amaia Martinezek (Vox) 2,4ko eta 0,8ko onespena dute.
Ezagutzak, gora
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza maila otsailaren hasierako EITB Focusekin alderatuta. Hain zuzen ere, 10 puntu gora egin dute denek batez beste.
Pradales da ezagunena (% 68,7), eta ondoren daude Otxandiano (% 65,3), Andueza, (% 62,4), Gorrotxategi (% 61,2), De Andres (% 54,2), Martinez (% 42,6) eta García (% 37,1).
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.