Politika -
EITB Focus
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
eitb media
Lehen aldiz, EH Bildu izango da indar bozkatuena Araban apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetan, EAJri 3,6 puntuko aldea aterata, EITB Focusen arabera.
Eserlekuak kontuan hartuta, bi aukera aurreikusten ditu inkestak: koalizio abertzaleak alderdi jeltzaleak baino 2 eserleku gehiago lortzea edo bi indarrek berdintzea.
Lurraldeko azken eserlekuak du giltza (hori da, zehazki, bi alderdien artean zalantzan dagoena): egun EH Bilduren esku dago, baina EAJ 48 botora baino ez du koalizio abertzaleak.
Hain zuzen ere, EH Bilduk botoen % 31,5 izango ditu, eta 9-8 legebiltzarkide, hau da, azken hauteskundeetan baino 6 puntu eta 2-3 ordezkari gehiago.
Bigarren lekuan EAJ izango da, bototan 4,3 puntu atzera eginda eta 1-2 eserleku galdu eta gero. Izan ere, bozen % 27,9 eta 7-8 ordezkari eskuratuko ditu.
Bere aldetik, PPk aurrea hartuko dio PSOEri hirugarren indar gisa, bototan 4 puntu igota eta legebiltzarkide bat gehiago erdietsita, 4.
PSE-EEk, aldiz, 0,4 puntu galduko ditu bozetan, baina atxiki egingo ditu egungo 4 parlamentariak.
Ezker konfederalaren espazioan, Elkarrekin Podemosek eserleku 1 lortuko du, eta Sumar esku hutsik geratuko da. 2020an, 2 legebiltzarkide izan zituzten elkarrekin.
Azkenik, Voxek galdu egingo du egun EAE osoan duen eserleku bakarra.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.