Politika -

EITB Focus

EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta

Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk aise irabaziko du Gipuzkoan apirilaren 21eko hauteskundeetan, botoen % 40 baino gehiago eskuratuta, EITB Focusen arabera.

Horren ildotik, koalizio abertzaleak % 40,3ko babesa eta 11 legebiltzarkide lortuko ditu, hots, 2020ko hauteskundeetan baino 5 puntu eta 2 ordezkari gehiago.

Bigarren lekuan, EAJk botoen % 34 eta 9 eserleku izango ditu. Horrenbestez, 2 puntu eta parlamentari bat galduko ditu.

EITB FOCUS

PSE-EE izango da hirugarren indarra, eta duela lau urte baino eserleku bat gehiago izango du, 4.

PPk atxiki egingo du egungo legebiltzarkidea, eta Elkarrekin Podemos eta Sumar ordezkaritzarik gabe geratuko dira.

EITB FOCUS

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Sumar Mugimendua