Politika -

Legebiltzarrerako hauteskundea

A21erako hauteskunde mahaien zozketa egin dute hiriburuetan

Funtzio hori betetzen duten herritarrei martxoaren 22tik 28ra bitartean emango zaie jakinarazpena, eta mahaietako kide ez izateko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean.

Hauteskunde mahaia. Artxiboko argazkia.
Hauteskunde mahaia. Artxiboko argazkia.
Hauteskunde mahaia. Artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 21eko hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketak gaur, martxoaren 21ean, egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Zozketak Bilboko osoko bilkuren aretoan, Donostian, Udalinfok Easo kalean duen bulegoan eta Gasteizen udaletxeko prentsa aretoan izan dira.  

Funtzio hori betetzen duten herritarrei martxoaren 22tik 28ra bitartean emango zaie jakinarazpena, eta mahaietako kide ez izateko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, hauteskundeen egunean 2.700 mahai inguru egongo dira EAEn, horietatik 428 Araban, 1.411 Bizkaian eta 859 Gipuzkoan.

Bakoitzak hiru kide izango ditu (lehendakari bat eta bi bokal), baita bi ordezko ere.

Hala, apirilaren 21ean 24.300 pertsona inguru joango dira hauteskunde-mahaietara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Bilbo gaur Donostia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Hauteskundeak