Politika -
EAE-ko hauteskundeak
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro
Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
EITB MEDIA
Amaia Martinez Grisaleña Voxeko legebiltzarkidea izango da berriro alderdi ultraeskuindarraren lehendakarigaia apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetan.
EITBk baieztatu ahal izan duenez, Martinez Arabako zerrendaburua izango da, eta harekin batera, Maria Perez eta Andres Paramio aurkeztuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
Lehendakaritzarako hautagaitza gidatzeko kinieletan nagusi zen Martinez. Izan ere, Voxeko zuzendaritzaren ustez, politikari gasteiztarrak "lan ona" egin du azken lau urteotan.
Gaur bukatuko da, hain justu, EAEko hauteskundeetarako hautagaitzak aurkezteko epea.