Politika -

Maiatzak 12

Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako.

Carles Puigdemont. Argazkia: EITB Media
Carles Puigdemont. Argazkia: EITB Media
Carles Puigdemont. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko eurodiputatuak datorren astean jakinaraziko du maiatzaren 12rako deituta dauden Kataluniako hauteskundeetarako Juntsen hautagaia izango den ala ez.

Kataluniako presidente ohiaren gertuko iturriek azaldu dutenez, oraindik ez du horren inguruan hartuko duen erabakiaren berri eman.

Hala eta guztiz ere, Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako, eta bera ere ziur agertu zen inbestidura saiorako Katalunian egon zitekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak Zenbat hautagai aurkeztu dira? Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak Carles Puigdemont Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya