Politika -

2024ko Aberri Eguna

EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du

Pernando Barrenak eta Oihana Etxebarrietak martxoaren 31n Nafarroako hiriburura hurbiltzeko deia egin diete euskal herritarrei.

Pernando Barrena, Iruñeko ekitaldian. Argazkia: EH Bildu
Pernando Barrena, Iruñeko ekitaldian. Argazkia: EH Bildu
Pernando Barrena, Iruñeko ekitaldian. Argazkia: EH Bildu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaiak eta Oihana Etxebarrieta Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren bozeramaileak agerraldia egin dute astearte honetan Iruñean, martxoaren 31n Nafarroako hiriburuan ospatuko den Aberri Egunean parte hartzera animatzeko.

Barrenak nabarmendu duenez, "ezkerreko independentistok argi daukagu gurea herria dela, nazio bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Anbizioa eta determinazio kolektiboa ditugu hori horrela dela frogatzeko, eta ziur gaude lehenago edo geroago Estatu izango garela".

Bestalde, Barrenak eta Etxebarrietak Iruñeko Aberri Eguneko ekitaldien egitaraua aurkeztu dute. Nabarmentzekoa da 12:00etan Golemetatik abiatuko den manifestazioa. "Aberri Eguna energia guztia biltzeko eta askatzeko unea izango da, pertsona berdinen eta askeen euskal errepublika eraikitzeko", adierazi du Etxebarrietak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Europako hauteskundeak 2024 Aberri Eguna Alderdi politikoak EH Bildu Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak