Politika -

Urteurrena

Zatiketak baldintzatuta oroitu dituzte berriz M11ko biktimak, sarraskiaren 20. urteurrenean

M11ko atentatuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.

M11ko atentatuan txikitutako tren bat. Argazkia: EFE
M11ko atentatuan txikitutako tren bat. Argazkia: EFE
M11ko biktimak omendu dituzte Atochan, 20. urteurrenean

0:40

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

193 pertsona hilda, 1.800 baino gehiago zaurituta eta gizarte oso bat hunkituta. Gaur, 2004ko martxoaren 11n egindako atentatuen 20. urtemuga da.

Egun hartan, terrorista jihadistek jarritako 13 bonbetatik 10ek eztanda egin zuten Madrilgo Renferen aldiriko lau trenetan, Atocha, Santa Eugenia eta El Pozo geltokietan eta Tellez kalearen ondoan.

M11ko atentatuak: Aznarren gobernua eraitsi zuen kudeaketa politikoa
M11ko atentatuak: Aznarren gobernua eraitsi zuen kudeaketa politikoa
M11ko atentatuak: Aznarren gobernua eraitsi zuen kudeaketa politikoa

3:43

Guztira, 17 nazionalitatetako 192 lagun hil zituzten. Horietatik 32 Atochako geltokian hil ziren; 63, Tellez kale parean; 65, El Pozo geltokian; 14, Santa Eugenian, eta 16, erietxeetan. Azken biktima 2014an hil zen, koman 10 urtez egon ondoren.

Duela 20 urte gertatutakoa ez ahazteko eskatzen dute M11ko biktimek
Duela 20 urte gertatutakoa ez ahazteko eskatzen dute M11ko biktimek
Duela 20 urte gertatutakoa ez ahazteko eskatzen dute M11ko biktimek

2:41

Omenaldi ugari, biktimak gogoan

Biktimen omenezko hainbat ekitaldi izan dira Madrilen. Atocha tren geltokiaren ondoan egin dute nagusia, M11 Terrorismoaren biktimen elkarteak, CcOO eta UGT sindikatuek eta Aktoreen Batasunak deituta. Nabarmendu dutenez, 20 urte dira gaur atentatu lazgarriak gertatu zirela, eta denbora asko igaro den arren, "gogoan ditugu". "Gogoan ditugu joan zirenak, eta baita gaur egun ondorioak pairatzen dituztenak ere", erantsi dute. 

Gazteak izan dituzte hizpide, ondoren. "Helarazi nahi diegu indarkeria indarkeriagatik erabiltzeak ondorio izugarriak dituela, atzera eraginik ez dutenak". 

Eulogio Paz elkarteko presidenteak kritikatu duenez, elkartea "gutxietsi eta desagerrazteko" egon diren saiakerak gorabehera, "bizirik" daude, eta "hainbat lorpen" izan dituztela nabarmendu. Salatu duenez, gaur egunean ere atentatuak ETArekin lotzen jarraitzen duela PPk. 

Horren harira, Madrilen jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du. "Erabat justifikatuta dago biktimen kopurua tarteko, eta Espainiako hiriburua gertatu zelako Europan izandako atentatu jihadista larriena", argudiatu du. 

Madrilgo Udalak deituta, bestalde, biktimak oroitzeko beste omenaldi bat egin dute Puerta del Solen, Real Casa de Correosen parean, eta meza egin dute ondoren Almudena katedralean. Ekitaldi solemnea Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Jose Luis Martinez-Almeida alkatea bertan zirela egin dute. Ondoren, Jose Cobo Madrilgo artzapezpiku kardinalak zuzendu du Almudena katedraleko meza. 

Eguerdian, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea beste ekitaldi batean izan da, errege-erreginak bertan zirela.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak terrorismoaren biktimak gogoratzearen beharra aldarrikatu du, "haien duintasunagatik", baina baita Giza Eskubideak defendatzeko eta terroristek amaitu nahi duten Zuzenbide Estatua indartzeko ere.

Maite Araluce Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak gogor kritikatu ditu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa El Retiro parkean, Oroitzapenaren Basoan, ez egotea, eta "Bildurekin argazkiak egitea" nahiago izatea aurpegiratu die.

Terrorismoaren biktimen oroimena defendatu du Sanchezek, ''haien duintasunagatik''
Terrorismoaren biktimen oroimena defendatu du Sanchezek, ''haien duintasunagatik''
Terrorismoaren biktimen oroimena defendatu du Sanchezek, ''haien duintasunagatik''

0:59

Jihadistek Europan inoiz egin duten atentatu odoltsuena izan zen.

Erasoa izan eta hiru astera, 2004ko apirilaren 3an, Francisco Javier Torronteras GEO taldeko kidearen izen-abizenak sartu zituzten biktimen zerrendan. Atentatugileen talde bereko zazpi terroristak euren buruaz beste egin zuten Leganesko etxebizitza batean, lehergailu bat zartarazita.

Gainera, martxoaren 13an, polizia batek eta horren semeak Angel Berrueta hil zuten Iruñean, bere okindegian "ETA ez" zioen pegatina bat jartzeari uko egiteagatik.

Biktimen omenezko gune berri bat ireki dute

Atentatuan hil eta zauritutako pertsonen omenez, gune berri bat ireki zuen atzo, 20. urteurrenaren bezperan, Madrilgo Erkidegoak, Atochako tren geltokitik gertu. Hain justu, kanpoaldean zegoen oroigarriaren azpian kokatuko dute gune berria.

Toki berean, bestalde, argi urdin batekin argiztatuko dute zerua gaur, lau trenetan eztandarazitako lehergailuen biktimak ohoratzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia bideoak Atentatuak argazkiak Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Madril Terrorismoaren Biktimak