Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Migrazio arloko eskumena izenpetzeko Bitariko Batzordea "datorren astean edo" bildu daitekeela dio Amilibiak

Estatuko Harrera Sistemak hiru fase ditu: etorrera, harrera eta autonomia. Azken hori da Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera kudeatuko duena. Gizarte Gaietarako sailburuordearen arabera, nazioarteko babesa onartuta duten pertsonak dira, lanerako eta bizilekurako baimenak dituztenak.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea. Argazkia: Euskadi Irratia
Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea, Euskadi Irratian
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea. Argazkia: Euskadi Irratia

play icon 21:56

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak uste du "datorren astean edo" elkartuko dela Bitariko Batzordea, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzako adostutako migrazio arloko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esku uzteko.

Pasa den astean, Eusko Jaurlaritzak eta Pedro Sanchezen Gobernuak pertsona migratzaileei harrera egiteko sistemaren eskumena adostu zuten. Zehazki, Estatuko Harrera Sistemak hiru fase ditu: etorrera, harrera, eta, azkenik, pertsona migratzaileen autonomia. Azken fase hori da Eusko Jaurlaritzak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera kudeatuko duena. Gizartean integratu aurreko aldi horretara iristen direnak nazioarteko babesa onartuta duten pertsonak dira, lanerako eta bizilekurako baimenak dituztenak.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Amilibiak azaldu duenez, asilo eskaera onartu zaien pertsonentzako 112 plaza daude EAEn eta dagoeneko lanean hasi dira horiek kudeatzen dituzten sei elkarteekin (Gurutze Gorria, CEAR, ACCEM, Nueva Vida, San Juan de Dios eta MPDL).

Eskumena eskualdatu arteko falta diren hamar hilabeteetan zer pauso emango dituzten galdetuta, Amilibiak erantzun du gaur-gaurkoz Estatuak sei elkarte horiekin dituen kontratazioak eta baldintzak "Euskadira ekarri" behar direla eta Eusko Jaurlaritzarekin adostu. Halaber, denbora hori dagoeneko ezagutzen dituzten elkarteekin harremanak "koipeztatzeko" baliatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioaren albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Irratia euskaraz EAEko Estatutua