Politika -

Lehen sektorearen protesta

Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu Chiviteri Erriberrin egindako irain matxistengatik

Bi gizon eta emakume bat dira. Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artean hartu dute.

Foruzaingoa nekazariekin elkarrizketan, gaur Erriberrin (Nafarroa). Argazkia: EFE
Foruzaingoa nekazariekin elkarrizketan, gaur Erriberrin (Nafarroa). Argazkia: EFE
Foruzaingoa nekazariekin elkarrizketan, gaur Erriberrin (Nafarroa). Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu, bi gizon eta emakume bat, astelehen honetan Erriberrin Maria Chivite Nafarroako presidentearen aurka egindako irain matxistengatik, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artea hartu dute buruzagia.

"Irain horiek egin dituena harrapatuko dugu. Presidenteari emagaldu deitzeak ez du tokirik eremu publikoan", azpimarratu du Chivitek komunikabideen aurrean.

Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin
Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin
Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin

2:12

"Manifestazio askea errespetatzen dut, baita nekazarien aldarrikapenak ere, horietako asko partekatzen ditugu, eta elkarlanean ari gara. Baina ez dut onartuko Gobernuko presidenteari irain matxistarik egitea, nik erakundea errespetatzen dut eta erakundearekiko, emakumeekiko eta nire buruarekiko errespetu gisa irain horiek ez dira zigorrik gabe geratuko", nabarmendu du Chivitek.

"Egunero pairatzen dugun emakumeenganako indarkeriaren beste adibide bat dira", esan du presidenteak, eta ziurtatu du ez dituela onartuko, "are gutxiago M8ko astean". "Futbol-estadioetan irain arrazistak jazartzen diren bezala, irain matxista horiek ere jazarriko dira", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Ekonomia Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Erriberri Matxismoa Foruzaingoa Nekazaritza María Chivite Abeltzaintza