Politika -

34 urte Eusko Legebiltzarrean

Carmelo Barriok (PP) Eusko Legebiltzarra utzi eta diputatu akta hartuko du Madrilen, De Andresen ordez

Barriok (Gasteiz, 1960) agur esango dio Eusko Legebiltzarrean egindako ibilbide luzeari, 1990etik baita legebiltzarkidea etenik gabe. PPren bozeramaile izan da Legebiltzarrean, eta azken hauteskunde autonomikoetan, 2020koetan, PP+Ciudadanos koalizioaren buru izan zen Araban.

Carmelo Barrio Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi baten artxiboko irudian.
Carmelo Barrio Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi baten artxiboko irudian.
Carmelo Barrio Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi baten artxiboko irudian.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmelo Barrio PPko politikaria ez da alderdiko zerrendetan aurkeztuko hurrengo hauteskundeetan. ETBk baieztatu duenez, 1990etik legebiltzarkidea izan den politikaria diputatu izango da Madrilgo Kongresuan, Javier De Andresen ordez.

De Andresek Madrilgo eserlekua utziko du Eusko Legebiltzarrera begira jartzeko, eta Barriok ordezkatuko du. Barrio ez zen Kongresurako hautagaia izan, eta, beraz, formalki hautatua izateko, zerrendan De Andresen atzetik zeuden hautagai guztiek uko egin beharko diote karguari.

PPko iturriek azpimarratu dutenez, Barriok alderdiaren zuzendaritza nazionalaren eta euskal zuzendaritzaren oniritzia du.

Hala, Barriok (Gasteiz, 1960) amaiera emango dio Eusko Legebiltzarrean egindako ibilbide luzeari, 1990etik baita legebiltzarkidea etenik gabe, eta PPren bozeramaile ere bai. Aurreko hauteskunde autonomikoetan, 2020koetan, PP+Ciudadanos koalizioaren buru izan zen Araban.

Joseba Egibar jeltzalearekin batera, legebiltzarkide beteranoena da Barrio. Egibar ere ez da apirileko hauteskundeetara aurkeztuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Eusko Legebiltzarra Espainia argazkiak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Javier de Andres