Politika -

KOLDO AUZIA

PSOEk eman zion ultimatuma "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua", Abalosen arabera

Diputatu aktari eutsiko dio eta Talde Mistora igaroko da, PSOEk egindako eskariari muzin eginez.

Jose Luis Abalos, atzo Diputatuen Kongresuan eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Jose Luis Abalos, atzo Diputatuen Kongresuan eskainitako prentsaurrekoan
Jose Luis Abalos, atzo Diputatuen Kongresuan eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro ohi eta PSOEko Antolaketa idazkari izandakoak diputatu aktari eutsiko diola iragarri eta biharamunean, Koldo auzian Alderdi Sozialista jarraitzen ari den estrategia kritikatu du. Horren esanetan, "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua".

Rac1 Kataluniako irrati katean gaur goizean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, duintasunagatik eta konpromiso politikoagatik erabaki du diputatu aktari eustea eta Talde Mistora pasatzea.

Boto diziplina orain berak bere buruari jarriko diola adierazi du. Edozein kasutan, Sanchezen Gobernuak bere babesa izango duela nabarmendu du Talde Mistoko diputatu izango bada ere. "Gobernuak nire babesa eta botoa izango du, dudarik gabe", gaineratu du.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin gaiaz hitz egin ote duen galdetuta, esan du auzia "lehertu" zenetik ez dutela hartu-emanik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Albisteak PSOE Espainia albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak