Politika -

Kanpainaurrea

Pello Otxandiano: "EH Bildu da ziklo politiko berri baterako alternatiba ukigarria"

Lehendakarigai subiranistak Arabako zerrendaren aurkezpenean parte hartu du gaur eguerdian Gasteizen, eta Araban irabaziko dutela ziur agertu da. Gainera, "herrialdea bere gaitasunen erritmoan martxan jartzeko" gai izango dela azpimarratu du.

Pello Otxandiano, gaur, Gasteizen. EFE.
Pello Otxandiano, gaur, Gasteizen. EFE.
Pello Otxandiano, gaur, Gasteizen. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak politika "konbentzionalaren alternatiba erreal" gisa aurkeztu du bere koalizioa, eta Araban irabaziko dutela ziur agertu ostean, "herrialdea bere gaitasunen erritmoan martxan jartzeko" gai izango dela berretsi du. 

Otxandiano Gasteizen izan da gaur eguerdian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Arabako zerrendaren aurkezpenean. Europa Jauregian egin den ekitaldi politikoan, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehendakariorde eta Arabako hautagai Eba Blancok eta Gasteizko zinegotzi eta Arabako hautagai Rocio Viterok ere hartu dute parte.

Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeen berri eman eta legegintzaldien balantzea egin zuen agerraldia aipatu gabe, koalizio abertzaleko hautagaiak adierazi duenez, Euskadin "gauzak ez daude ondo. Errazegi onartzen da Osakidetzaren egoera. Ezin da normalizatu Lehen Mailako Arretan langilerik ez egotea. Ezin ditugu normalizatu alokairu sozialerako itxaron-zerrendak. Eta ezin ditugu hezkuntzako segregazio-indizeak onartu", adierazi du.

Hori dela eta, ohartarazi duenez, balantzea "ezin da autokonplazientea izan, herritarrek konpondu gabeko arazo gehiegi ikusten dituzten bitartean", ezta "herrialdeak bere gaitasunen eta aukeren arabera aurrera egiten ez duen bitartean ere".

Egoera horren aurrean, "EH Bildu egungo egoeraren alternatiba erreala" dela defendatu du, "alternatiba hori gorpuztu da dagoeneko, ukigarria da eta ziklo politiko hau lideratzera deitua dago.  Halaber, azpimarratu du EH Bildu dela "interes alderdikoiek, epe laburrekoek, esklusiboek eta baztertzaileek" markatutako politika "konbentzionalaren" alternatiba ere.

Otxandianok politika publiko eta aurrerakoien aldeko apustua egin du, baita burujabetzan aurrera egitearen aldekoa ere, "irismen handiko begiradaz" gizarteak dituen erronkei aurre egiteko. "Euskal gizartearen eragile estrategikoekin lankidetzan aritzeko gai den politika behar da, bulegoetan ateak itxita egiten diren itun itxien aurrean, eragile sozial, akademiko, ekonomiko, sindikal eta kulturalekin batera konponbideak sortzen dituen politika irekia".

"Herri hau bere gaitasunen erritmoan martxan jartzeko eta itxaropenezko ortzoimuga bat eskaintzeko gai den alternatiba. Arabako lehen indarra izango garela uste dugu", nabamendu du hautagaiak, bai eta EH Bilduk Euskadi" merezi duen lekura "eramango duela ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba EAEko hauteskundeak EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Pello Otxandiano