Politika -

Maskaren auzia

Epaileak pasaportea kendu die Koldo Garcia Abalosen aholkulari ohiari eta atxilotutako beste bi laguni

Pasaportea kentzeaz gain, Garcia, De Aldama eta Iñigo Rotaetxe enpresaburuari hamabostean behin epaitegira joateko betebeharra ezarri die epaileak.

Koldo Garcia (eskuinean) Jose Luis Abalosen ondoan. Argazkia: EFE
Koldo Garcia (eskuinean) Jose Luis Abalosen ondoan. Argazkia: EFE
Koldo Garcia (eskuinean) Jose Luis Abalosen ondoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Koldo Garcia, Jose Luis Abalos ministro sozialista ohiaren aholkulari ohia, Victor de Aldama Zamora CFko presidentea eta beste auzipetu bat aske uztea eta pasaportea kentzea erabaki du.

Pasaportea kentzeaz gain, Garcia, De Aldama eta Iñigo Rotaetxe enpresaburuari hamabostean behin epaitegira joateko betebeharra ezarri die epaileak, eta aske uztea erabaki du. Fiskaltzak ez du espetxeratzea eskatu, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Epaileak ez du neurririk agindu atxilotuetako laugarrenarentzat, Koldo Garciaren anaiarentzat. Erakunde kriminaleko kide izatea, kapitalak zuritzea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoko delitua eta Ogasun Publikoaren aurkako delitua egozten zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSN Nafarroa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Maskarak