Politika -
AUZITEGI GORENA
'Tsunami Democràtic' auzian Puigdemont terrorismoagatik ikertzearen kontra agertu da Goreneko teniente fiskala
Gainera, 'Tsunami Democràtic' auzia Auzitegi Nazionalera itzultzea eskatu dio Maria Angeles Sanchez Condek auzitegiari. Horren esanetan, ez dago zantzurik Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tsunami Democràtic auzian Carles Puigdemont terrorismo delituagatik ikertzearen aurka agertu da Maria Angeles Sanchez Conde Auzitegi Goreneko teniente fiskala. Horren esanetan, ez dago zantzurik Generalitateko presidente ohia eta Ruben Wagensberg diputatua terrorismoagatik ikertzeko.
Hortaz, Fiskaltzako bigarrena denak ez du bat egin Auzitegi Goreneko Fiskalen Batzordearekin. Izan ere, organo horrek eskatu zuen Puigdemont terrorismo delituagatik ikertzea Tsunami Democràtic auzian, "izaera terroristako talde antolatu bat" zelakoan.
Atzo, Goreneko fiskalek txostenean adierazi zuten Puigdemont Tsunami Democràtic taldearen "erabateko buruzagia" zela. Instrukzioa egiten ari den Manuel Garcia-Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak ere Generalitateko presidente ohiaren aurkako terrorismo zantzuak ikusten ditu Tsunamiren auzian.
Sanchez Condek Auzitegi Goreneko Bigarren Zigor Aretora bidali du orain txostena, kasua Auzitegi Nazionalera itzultzeko eskatuz.