Politika -

Euskadi 2030 Osasun Plana

Egitasmoa garatzeko kontseilu bat eratu dute, "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrera egiteko" helburuarekin

Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.

Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko kontseilua. Argazkia: EFE
Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko kontseilua. Argazkia: EFE
Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko kontseilua. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek kontseilu bat eratu dute gaur, Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko. Egitasmo horren helburua da "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrerapausoak ematea".

Kontseilu Zuzendari horren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, eta haren ardura izango da ibilbide-orri horren garapena gidatzea. Kontseiluko kide dira Eusko Jaurlaritzako sailetako ordezkariak, hiru aldundietakoak, Gasteizko alkatea, Bilboko jarduneko alkatea eta Eudel.

Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.

Lehen bileran, Planaren Zuzendaritza Teknikoa sortzeko proposamenak aztertu ditu Kontseiluak, Osasun sailburuordea buru zela, bai eta Planaren indarraldiko lehen hiru urteetarako ekintzen proposamenak ere.

Euskadi 2030 Osasun Planak "herrialde osasungarriago baterantz aurrera egiteko" definitzen dituen helburuen artean, lau nabarmentzen dira: haurren eta nerabeen osasun-garapena sustatzea; zahartze aktiboa eta bizitza osokoa sustatzea; populazioan saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea eta osasun arloko desberdintasunak murriztea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak EUDEL